2020-10-07 11:19

Gipuzkoan, atzo; Araban, gaur. Helduen egoitzetako langileek datozen asteetarako iragarritako hiru greba egunetatik lehena egin dute Araban, hitzarmen duin baten defentsan, LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuok deituta. Hain zuzen ere, lanuzteak ez ezik, kalejira ere egin dute Gasteizko Plaza Berritik Arabako Foru Aldundiaren egoitzara. Gaurko mobilizazio egunarekin mezu garbi bat helarazi diogu Aldundiari berari: foru erakundeak ezin ditu bazterrean utzi ez zerbitzuaren kalitatea, ezta langileen lan baldintzak ere.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.