2019-10-28 15:37

Argentinan atzo hauteskunde presidentzialak burutu ziren eta Alberto Fernandez eta Cristina Fernandezen aliantzaren ondorioz sorturiko Frente de Todos hautagaitzak bozen %48arekin hauteskundeak irabazi zituen, bozen %40a lortu zuen eskuineko hautagai eta lehendakari zen Mauricio Macri gaindituz. LABetik Argentinako herri osoa zoriondu nahi dugu, zeren, nahiz eta hauteskundeak Fernandez & Fernandez aliantzak irabazi, atzokoa bere duintasun guztiarekin Mauricio Macri neo-liberal eta eskuindarraren gobernu negargarriaren kontra errebelatu baitzen. Argentinako herri osoaren garaipen bat izan zen.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.