2022-12-26 10:11

2022ko Uhintifadako azken atalean gure irratsaioko aspaldiko tradizio bat berreskuratu bahi izan dugu, alegia, urteari Belenetiko kronikarekin amaiera ematea. Duela urtebete, ezinbestean, ezin izan genuen egin, izan ere, egun horietan Beit Shaour-en, Belengo eskualdean (Zisjordania), dugun ohiko kolaboratzailea, Juani Rishmawi, 13 hilabeteko zigorra betetzen ari zen Israelgo espetxe militar batean. Rishmawi duela 30 urtetik gora bizi da Palestinan eta kartzelaratu zuten egunera arte Health Work Committees erakundean ziharduen lanean, osasun arloan lan humanitarioa egiten duen elkarte palestinarrean. Palestinako gizarte mugimenduko beste hainbat erakunderekin batera, Rishmawirena ere ilegalizatu eta terroristatzat izendatu zuen okupazio erregimenak. Ilegalizazioak erakundearen zuzendaritza atxilotzea eragin zuen, horien artean gure korrespontsala, Juani Rishmawi; eta espetxeratzeaz gain, lan humanitarioa egiten jarraitzeko inhabilitatu ere egin zuten.
Rishmawik kontatu digu bere jardunean nolakoak izan ziren duela urtebeteko gabonak kartzelan, eta nola egin zion aurre egoerari bere espetxekideen laguntzaz. Egunotan gogoan ditu bereziki harekin espetxealdia partekatu zuten emakumeak, bertan elkar zaindu behar izan zutelako. Kontatu digu, halaber, epailearen ebazpenak debekatu egin diola bere garai bateko erakundearekin harremanik izatea; nolanahi ere, badaki, ilegalizatuta izanagatik, elkarteak jarraitzen duela bere osasun jarduera egiten, kriminalizatutako beste erakundeek ere euren jarduerari eusten dioten bezala.
Beste aldetik, kontatu digu nola prestatzen diren gabonak Belenen. Garai honetan turista erlijioso askok bisitatu ohi dute hiria eta hori pizgarri bat da hango komertziorako eta, oro har, bizitzarako. Azaldu du oso desberdina dela Israelgo bidaia agentzien bidez iristen den turismoa eta Palestinako taldeen bidez egiten duena. Lehenek eremu palestinarrean gertatzen ari denaren ikuspegi oso mugatua daukate, eta ez dute sosik uzten bertan; besteek, aldiz, errealitatearen ikuspegi objetiboa daukate eta eremu palestinarrean kontsumitzen dute.
Bestalde, salatu du Palestinan egoera oso larria izanagatik, eta azken hilabetean 20 lagunetik gora hil badituzte ere, hedabideak ez direla gertatzen ari denaren inguruko informazioa ematen ari, erabateko ezjakintasuna nagusitzen ari da. Horren ifrentzuan, nabarmendu du munduko futbol txapelketan Palestinarekiko elkartasunak lortu duen ikusgarritasuna. Hitz egin du, halaber, nazioarteko bidaiarien eta bertako populazioaren arteko desberdintasunaz, mugitzeko zailtasunei dagokionez. Azaldu du apartheid erregimenak berez ezartzen dituen zirkulatzeko zailtasunez gain, kolonoen erasoen beldur ere badirela.
Azkenik, agurtu du urte bukaerako kronika nazioarteko ir itzi publikoari dei eginez, gure ahalegin guztiak batu ditzagun, herri palestinarraren sufrimendua akabatu dezagun.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!