2020-11-02 19:10

Aste honetako atalean saioaren ohiko formatuari ihes egin diogu eta ia ordubetea Maria Landi gure gonbidatuarekin solasteari dedikatu diogu. Landi giza eskubideen aldeko ekintzaile latinoamerikarra da, eta bereziki konprometituta dago Palestinako borrokarekin. Bolondres aritu da Zisjordanian hainbat elkartasun ekimenetan. Horrez gain, zenbait hedabidetan kolaboratzen du, besteak beste, Desinformemonos atarian, Brecha astekarian, eta beste hainbat komunikabide independiente eta alternatibotan. Gainera, Palestina en el corazon izeneko bloga ere argitaratzen du.

Harekin izandako solasaldi luzean oso ezaguna ez den eta berak ondo menperatzen duen gai bat jorratu dugu: komunitate kristauak Palestinan. Landik Palestinako bertako komunitate kristau arabiarren ibilbide historikoa errepasatu du, eta desmuntatu du Israelek eraikitako kontakizun ofiziala, zeinaren arabera, azken hamarkadetako populazio kristauaren gainbehera islamismoak eragindako presioaren ondoria izan baita. Aitzitik, salatu du populazio kristauaren gainbehera hori okupazio sionistaren ondorioa izan dela. Zentzu horretan, azaldu du Israelek ordezkapen politika darabilela, alegia, bertako kristau palestinarrak kanporatu eta atzerritik ekarritako kristau sionismozaleak sartu. Bestetik, kontatu du historikoki erligio guztiak elkarrekiko begirunez bizi izan direla Palestinan, sionismoa iritsi zen arte.

Era berean, Keirós ekimenaren berri ere eman digu. Ekimen horren baitan, Palestinako komunitate kristau ezberdinek dokumentu bat sinatu dute Israelen aurkako boikot kanpainiari sostengua emateko. Halaber, nabarmendu du oinarrizko erakunde kristau asko Palestinako populazioaren giza eskubideen alde lanean ari direla.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da