2019-05-07 12:34

Aste honetako atalean Bilboko BDZ taldeko lagunek tarteka eskaintzen diguten kolaborazioa izan dugu entzungai. Oraingo honetan Elena Baiona eta Kepa Torrijos izan dituzte solaskide. Baiona eta Torrijosek Sodepaz elkarteak iragan otsaila eta martxoa bitartean Palestinara antolatu duen brigada batean hartu dute parte. Haien jardunean bidaiaren ibilbidearen berri eman digute, eta bertan gidari izan dituzten erakundeak. Testuinguru berezi batean egindako bidaiaren esperientziak kontatu dizkigute: palestinarren aurkako diskurtso arrazistak saritu dituen Israelgo parlamenturako hauteskunde kanpainaren giroa, AEBetako administrazioak Israelgo anexio ilegalak onartzeko emandako pausuen ondorengoak, eta Itzuleraren Martxaren aurkako jazarpen bortitza. nabarmendu dute, halaber, brigaden garrantzia, okupazioaren menpe bizi diren palestinarren eguneroko bizimoduaren testigantzak gizarteratzeko. Bestetik, okupazioaren inguruko ilogikaz egin dute gogoeta, eta azpimarratu dute boikota ezinbesteko tresna dela ilogika horren normalizazioaren aurka borrokatzeko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da