2018-12-10 11:57

Aste honetako atalean "Gaza. Una mirada a los ojos de la barbarie" pelikula aurkeztu dizuegu, Julian Perez egileetako baten eskutik. Laburmetraia Gazako zerrendan filmatu zuten, 2014an, Israelgo okupazio erregimenak "Babes Hesia" izeneko operazio militarrean 2000 lagunetik gora erail zutuenetik egun batzuetara. Lan honen bidez, zuzendariek Gazako gorabeheren testigantza eman nahi zuten, erasoaren ondorengo egunetan hedabide gehienek gatazkaren berri emateari utzi ziotenean, eta erabaki zuten biktimek eurek konta zitzatzela euren egunerokotasuneko bizipenak. Palestinako herriak pairatzen duen egoeraren salaketa moduan hasi zena berehala bilakatu zen ikararen kontakizun intimoa, gordina, zentsurarik gabea, populazio zibilaren gaineko ondorioak islatzen duena. Filma Goya sarietarako aurrez hautatu dute, dokumental onenarentzako sariaren atalean. Bere jardunean Perezek salatu ditu euren lana gizarteratzeko jarri dizkieten zailtasunak, Israelen aldeko presio taldeek ezarritako zentsura dela medio. Halaber, azaldu du borreroa eta erasotua dauden egoera argi baten aurrean, objetibotasun ariketa bat egitea erabaki dutela, ekidistantzia alde batera utziz eta fokoa sarraskiaren biktimen gainean jarriz.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da