2018-10-22 10:44

Azken atal honetan kolaborazio ildo berri bati eman diogu hasiera Uhintifadako mikrofonootan. Aste honetatik aurrera eta hilero Bilboko BDZ taldeak elkarrizketa bat eskainiko digu 97.0 irrati librearekin elkarlanean. Lehenengo emanaldi honetan 97.0 irratiko Mikel Mariño iragan udan Libanoko hegoaldeko errefuxiatu palestinarren kanpamenduetan ibilitako brigadista batekin izan da solasean, Amaiarekin. Libanoko errefuxiatuen kanpamenduen ibilbide historikoaren gainean errepasoa egindakoan, Askapenako kideak egungo egoeraren azterketa egin du. Bere esanetan, Palestinako errefuxiatuek bazterkeria ankerra pairatzen dute Libanon, eta ez bakarrik administrazio aldetik, gizarte mailan ere palestinarrak bigarren mailako hiritarrak dira; besteak, beste; lan arloan. Halaber, salatu du kanpamenduetako bizi baldintzak, gaur egun ere, oso latzak direla. Emakumeen paperari dagokionez, azpimarratu du errefuxiatuen kolektiboaren barruan emakumeek jarrera aktiboa dutela erresistentzian, eta hiexek direla errefuxiatuen belaunaldi berriei tradizioak eta kultura transmititzeko arduradunak, eta horrek noizbait bueltatzeko itxaropena elikatu egiten duela.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da