2019-03-25 11:57

Datorren igandean Potemkin zinema zikloan “My sweet pepperland” filma ikusteko aukera izango dugu (bertsio originalean gaztelaniazko azpitituluekin). Basurren kokatzen da, Irakeko  iparraldeko lurralde kurduan (Turkiako mugatik gertu). Maitasun istorio baten bidez lurralde honetan ohikoak diren hainbat kontu azalaratzen ditu filmak:  Klan tribalen boterea (legea beraien esku dago), emakumearen papera gizarte horretan, ohorezko krimenak eta erresistentzia kurduaren borroka, besteak beste. Hiner Saleem zuzendu zuen 2013an eta Cannes eta Chicagoko festibaletan saritua izan zen.

Noiz: martxoak 31, 19:00etan
Non: Zirika! herri gunean, Ronda 12, Bilbo

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da