2019-04-25 11:57

Komite Internazionalistak erakundeak antolatzen duen Potemkin Zinemaren barruan igande honetan, hilak 28, 19:00etan Zirika! herri gunean José María Goenagak eta Jon Garañok 2010ean egindako filma, 80 egunean, ikusiko dugu.

Txekiar Errepublikan, Italian, Frantzian, Alemanian, baita Donostiako Zinemaldian ere saritua, filma hori azken hamarkadetan Euskal Herrian egin den filmarik hoberenetarikoa da.

Filma benetan berezia euskal zineman, azken hamarkadan egin den filmarik hoberenatariko bat. Film honek ondo berrezten du euskal zinema zinema moderno eta unibertsala dela gaur egun. Topikotik ihesiz, historia unibertsala kontatzeko gai da.
Euskal tradizioan finkatutako esparru asko kolokan jartzen du: baserria, familia harremana, aukera sexuala, desioa, adiskidetasuna, patriarkatua, zahartze prozesua, maitasuna… eta dena sinesgarritasun eta zintzotasun osoz. Areago, errealitate horren konplexutasunari modu naturalean erreparatzen zaio.

Hilero egiten dugun bezala zinemaren bitartez leiho kritikoa zabaldu nahi genuke. Aukera ona eztabaidarako eta zinema desberdin baten esparru bat sortzeko.

Ongi etorri guztioi!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da