2025-04-30 20:25

1886ko maiatzaren 1eko greba orokorraren testuinguruan, langileriak eta, bereziki, hildako eta zaurituek jasandako sistema kapitalistaren opresioak bere hortan dirau, nahiz eta hamaika aurpegiren atzean izkutatu nahi izan zaigun: Ongizate Estatua delakoaren atzean, esate baterako.

Ongizatea baino, lanaren banaketa klasista, internazional eta sexualean oinarritzen den sistema inperialista honek ezegonkortasuna eta krisiak ditu berezko. Horren adibide da Estatu Batuen politika inperialistek NATOren bitartez hauspoturiko Europa Ekialdeko gerra dela eta, Europa osoan eragindako energia krisia. Honek industriak behar dituen lehengaien prezioa handitzea eragin zuen arren, ezin dugu ahaztu gerora hitz egin zitzaigun inflazio delako hori, enpresen jabeek (burgesek) etekin-tarteak mantendu nahi izatearen ondorioa izan dela. Hau da, hainbeste langile kalera bidali dituena, aitzakia politikoa baino ez da, langabezia elementu disziplinatzailetzat baliatzen duena. Horren adibiderik argiena Alemaniako automobilgintzan gertatzen ari dena izan arren, Euskal Herrian adibide esanguratsuak ere ditugu: Basauriko Bridgestone, Laudioko Guardian edo Altsasuko Sunsundegui enpresak, non ehundaka langileren etorkizunarekin jokatzen ari diren.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!