2017-11-01 00:00

Hainbat eragile politiko, sozial eta sindikalok, Komite Internazionalistak erakundeak barne, atxikimendu eman diogu larunbat honetan, azaroaren 4an, Bilbon izango den manifestazioari. Protesta 17:00etan abiatuko da La Casillatik, "155.ari ez. Demokrazia eta erabakitzeko eskubidea" leloarekin.

Sinatzen dugun eragileok arbuiatu egiten ditugu 155. artikuluaren aplikazioa eta Katalunian gertatzen ari diren espetxeratzeak nahiz gertakari errepresiboak. Beraz, inongo zilegitasunik ez duen Kataluniako Gobernuaren kargugabetzea salatzen dugu, eta ez dugu ontzat ematen Espainiako Gobernuak eskumenak bereganatu izana. Gainera, ezin dugu onartu Parlamenten -Kataluniako herritarren subiranotasun demokratikoaren erakundea- deusezteko erabakia, Mariano Raxoik agindutakoa.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da