2024-04-08 00:00

Apirilaren 17tik aurrera, gure bulegoan eragozpen fiskala egiteko hitzorduak ematen hasiko gara. Hartu hitzordua gertuago duzun bulegoan πŸ‘‰ www.eragozpenfiskala.org

Eragozpen fiskala egitea zera da: errenta-aitorpena egiterakoan (PFEZ), estatuarekin ekonomikoki kolaboratzeari uko egitea, bidegabeak edota kaltegarriak iruditzen zaizkigun diru-partiden finantzazioarekin, hala nola militarismoa, kolaboratzeari uko egitea, hain zuzen ere.

Eragozpen fiskala desobedientzia zibilaren ekintza bat da, ekintza ezbiolento bat hain zuzen ere, eta honetan datza: gure zergen parte bat ez ordaindu eta kopuru hori herri-ekimenetara zuzentzea; hain zuzen ere, alternatiba eraldatzaile eta solidarioak sortzeko lan egiten duten herri-ekimenetara.

KEM-MOCen ekintzetako bat ejerzituen eta armagintzaren kontrako borrokan, indarkeri gabeko ekintza zuzena da.
Barraskilo bat Amanita Muscaria baten gainean
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, sendabelarrak koloreka. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!