Zumaiako alkatearen zentsurak jarraitzen du gure herritik kanpora ere harridura eragiten. Horren azken lagina honakoa da. Espainiako Estatu mailan aritzen den El Salto hedabideko lagunak Zumaian izan dira eta "Zumaia: 97 mural ezabatuak" izeneko erreportajea osatu dute. Esteka honetan dago irakurgai gaztelaniaz: www.elsaltodiario.com/arte-urbano/97-murales-borrados-zumaia-kalea-guztiona-da
Zumaiako alkateak kartela, pankarta, eta muralei ezarritako debekuak indargabetzeko sortu gara, herriko 33 sindikatu eta talderen babesarekin. Irudimena, kritika eta sorkuntza dira gure armak.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!