2019-02-22 11:44

Argi dago. Zumaiako alkateari ez zaio Mikel Laboa gustatzen. Erriberako kalean bi alditan margotu dugu Laboak utzitako ekarpen artistikoa gogoratzeko. Horiek guztiak, jakina, ohi legez, zentsuratzeko agindu zuen alkateak. Bada, oraingoan ere, Laboaren heriotzaren 10. urteurrenean, Erkibe eraikin inguruan margotu genuen lana zuriz estali du alkateak.

Argazki biak ikusita, zer da zikin eta zer da garbi? Herritarren margoak ala zentsurak, zerk sortzen du inguru ederragoa?

Zumaiako alkateak kartela, pankarta, eta muralei ezarritako debekuak indargabetzeko sortu gara, herriko 33 sindikatu eta talderen babesarekin. Irudimena, kritika eta sorkuntza dira gure armak.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!