2020-04-22 16:28

GASTU MILITARRAK BEHAR SOZIALETARAKO

Duela 83 urte, 1937ko apirliaren 26an, Alemaniako “Legion Condor” eskuadroiak Gernika hiribildua bonbardatu egin zuen. Herriko biztanleen kontrako eraso hiltzaile honen ondorioz, Gernika suntsituta geratu zen.

Zoritxarrez gaur egun, 83 urte beranduago, munduko hainbat herrik gerraren ondorioak eta basakeriak pairatzen segitzen dute: Hiriak txikituta, milaka lagun erailak, milloika errefuxiatu gerretatik eta beldurretatik ihes egitera behartuta.

Baina hau dena posiblea izateko armagintzaren negozio zikina beharrezkoa da. Horregatik gastu militarra gero eta handiagoa da eta, horren ondorioz, gizarte beharrak asetzeko behar diren aurrekontuak gero eta murriztuagoak dira.

Orain pairatzen ari garen egoera gogor honetan lehentasunak zeintzuk diren argi eta garbi ikusten ari gara. Gerrarako edo armagintza bultzatzeko erabiltzen duten dirua osasuna edo hezkuntza indartzeko erabili beharko genuke.

Hau dela eta, Hego Euskal Herriko hainbat talde antimilitaristatako kideok beste gizarte eragilei, eta herritar guztiei, proposamen pare bat luzatu nahi dizkiegu: Alde batetik manifestu honekin bat egitea eta beste aldetik ekimen hau plazaratzeko antolatuko ditugun jardueretan parte hartzea.

Hurrengo apirilaren 26rako (igandean) hurrengo ekintzak proposatzen ditugu:

  1. Gure etxeko leihoetan “Guernica” koadroa osoa edo zatiaren bat jarri, GASTU MILITARRAK GIZARTE BEHARRETARAKO leloarekin batera (egun osoa).

  2. Arratsaldeko 15.45tan Alarma antiaereak jotzen hastea (ordu horretan duela 83 urte Gernikan hasi ziren jotzen).

  3. Gaueko 21.30etan gure etxeko leihoetan kandelaren bat piztu (Gernika Batzordea elkartearen proposamena) eta aukera baldin badaukazue “Guernica” koadroaren edo Gerraren kontrako edozein irudia proiektatu.

 

Amaitzeko, “Guernica” Koadroaren argazkiak eta irudiak gureganatzera gonbidatzen zaituztegu, hurrengo hashtags erabiltzen:

#GernikaGogoan #EjerzitoakApurtu


 

BAKE -EKINTZA ANTIMILITARISTA 

EMAKUMEOK GERRAREN AURKA

KAKITZAT KOORDINADORA ANTIMILITARISTA

ALTERNATIVA NTIMILITARISTA – KEM-MOC NAFARROA

BARDENAS LIBRES

KEM-MOC BILBO

GERRARIK EZ! EIBAR

 

Kakitzat erakunde antimilitarista bat da, 80 hamarkadan sortu zen. Kakitzat erakunde bezala adibide garbia da Euskal Herrian izan den ejerzitoaren aurkako lehian. Bere lan egiteko era beti oinarritu da erakundea osatzen duten talde desberdinen dinamika autonomoetan. Beti ildo antimilitarista batetan, Kakitzatek jarraitzen du egiten apustua gizarte berri batetan, jokabide balore berriekin. Gure apustua arazoen irtenbide baketsuetan dago oinarrituta, eta elkarbizitzeko erak, elkartasunatik hasita. Militar erakundeek osatzen duten kontrakoa, hauen apustuak jerarkiak, pentsamendu akritikoa, fede itsua, eta arazoen irtenbide militarra bait dira. Gure lana armagintza, gizartearen militarizaioa eta gastu militarraren salaketan dago oinarrituta. Beti militarismoaren aurka!