2020-06-14 22:57

EZ DA KORONABIRUSA, KAPITALISMOA DA

PREKARIETATE, POBREZIA ETA MURRIZKETA SOZIALEN KONTRA

EZKERRALDEA MARTXAN

 

Gaur egungo osasun-krisiak Ezkeraldean genuen krisi-sozioekonomikoa areagotu du.

Gure lanpostuetara behartuta joan gara, gure segurtasuna bermatzen duen neurririrk gabe.

Prekarietatea areagotu da: pobreziak, hilabete amaierara iristeko baliabide ezak, etxebizitza-orfainketei aurre egiteko ezintasunak eta Elikagai-Bankuak artatutako familien kopuruak gora egin dute.

Krisi honek enpresa handien interes ekonomikoak pertsonen aurretik jartzen dituen sistema batek eragiten du. Bizitzak erdigunean jartzea eskatzen dugu:

  • Zerbitzu publikoen garapena;

  • Osasun-sistema publikoa;

  • Prekarioak diren kolektiboen eskubide sozialak defendatzeko neurriak;

  • Zainketa-lanak aintzatesi eta bermatzea;

  • Kalitatezko enplegua. Lan-erreformaren indargabetzea;

  • Etxebizitza duina izateko eskubidearen bermea.

Gainera, aurtengo gastu militarra 31.000€-koa da. Horrek pertsona bakoitzak 700€ ematea ekartzen du.

 

KRISI HONEK KAPITALAK ORDAINDU DEZALA!

 

Kakitzat erakunde antimilitarista bat da, 80 hamarkadan sortu zen. Kakitzat erakunde bezala adibide garbia da Euskal Herrian izan den ejerzitoaren aurkako lehian. Bere lan egiteko era beti oinarritu da erakundea osatzen duten talde desberdinen dinamika autonomoetan. Beti ildo antimilitarista batetan, Kakitzatek jarraitzen du egiten apustua gizarte berri batetan, jokabide balore berriekin. Gure apustua arazoen irtenbide baketsuetan dago oinarrituta, eta elkarbizitzeko erak, elkartasunatik hasita. Militar erakundeek osatzen duten kontrakoa, hauen apustuak jerarkiak, pentsamendu akritikoa, fede itsua, eta arazoen irtenbide militarra bait dira. Gure lana armagintza, gizartearen militarizaioa eta gastu militarraren salaketan dago oinarrituta. Beti militarismoaren aurka!