2020-06-04 11:19

Prentsa-oharra

Espainiako armadak gure herrietako kaleetan egindako kamuflajeren salaketa

Kakitzat koordinakunde antimilitaristak adierazi/salatu nahi du Elkarrekin podemos, EAJ, PSE eta PP talde politikoek Arabako Batzar Nagusietan duten jarrera, Espainiako armadak gure herrietako kaleetan egindako kamuflaje- eta zuriketa-operazioen aurrean.

Marketin militarreko operazio bat kamuflatzen aritu dira erakunde publiko eta zibilei lanak usurpatuz, eta horiek, egunerokotasunean, baliabide gutxiagorekin, lan garrantzitsu eta premiazkoagoak egin dituzte hainbesteko estaldura mediatikorik gabe.

"Larrialdietako Unitate Militarra" deritzonaren maniobrak gure lurraldean hain gorrotatua dagoen armada eta are gehiago bere "lehen soldadua", Felipe VI.a Espainiako monarka, ordu txikietan zuritzeko egin dira.

Eta are penagarriagoa iruditzen zaigu bere burua errepublikazaletzat, bakezaletzat eta ezkertiartzat jotzen duen alderdi batek, Elkarrekin Podemosek horrela definitzen duen bezala, militarismoaren eta monarkiaren aurpegi-garbitzaile honi horrela laguntzea.

Bitartean, beste erakunde publiko eta zibil batzuek (suhiltzaileak, babes zibila, osasun-langileak, egoitzetako langileak) ez dute baliabiderik beren eginkizunak bete-betean betetzeko. UME urtero 150 milioi euro kostatzen zaigu, eta ondo erabiliz gero, gizarte- eta osasun-babeseko zerbitzu publikoak indartzeko balio lezake.

Unitate militar horrek, 3500 militarrek osatua, 60 bat esku-hartze egin zituen 2019an, adibidez, Bilboko 186 suhiltzaileek egindako 2500 operazioen aurrean.

Gizarte desmilitarizatuaren alde egiten dugu, helburu horretarako urrats handia eman zuten gazte intsumisoak gogoratuz, eta zuen jarrera guztiz kontrakoa da, atzerapausoa ideal hauentzat. Eta harrigarria da gogorarazi behar dizuegula militarismoak eta gastu militarrak murrizketa sozialak eta sanitarioak dakartzatela.

Militarrak kaleetatik kanpo

Erakunde publikoen eta zibilen funtzioak usurpatzeari ez.

Beti militarismoaren aurka

 

Kakitzat erakunde antimilitarista bat da, 80 hamarkadan sortu zen. Kakitzat erakunde bezala adibide garbia da Euskal Herrian izan den ejerzitoaren aurkako lehian. Bere lan egiteko era beti oinarritu da erakundea osatzen duten talde desberdinen dinamika autonomoetan. Beti ildo antimilitarista batetan, Kakitzatek jarraitzen du egiten apustua gizarte berri batetan, jokabide balore berriekin. Gure apustua arazoen irtenbide baketsuetan dago oinarrituta, eta elkarbizitzeko erak, elkartasunatik hasita. Militar erakundeek osatzen duten kontrakoa, hauen apustuak jerarkiak, pentsamendu akritikoa, fede itsua, eta arazoen irtenbide militarra bait dira. Gure lana armagintza, gizartearen militarizaioa eta gastu militarraren salaketan dago oinarrituta. Beti militarismoaren aurka!