2021-11-17 20:50

Etxebizitzaren arazoa handituz doa urtez urte, muturreko egoerara iritsi den arte. Pandemiak hats berri bat eman dio sistemari, bertakoon kaltetan. Hain zuzen, Euskal Herritarrok geroz eta zailagoa dugu gure herrietan bizitzea, zentzuzko prezioa duen etxebizitza duin bat erosteko edota urte osoko alokairua aurkitzeko zailtasunak medio.
Etxebizitza ez da eskubide bat, negozio bat baizik, eta hori bermatzen duen sistema, jasaten dugun sistema kapitalista da.
Aberastasunak du agintzen, eta hainbat (epe laburrean erabiltzeko) etxebizitza eskuratzea, urte osoan bizitzeko etxebizitza eskuratzearen gainetik pasatzen da.
Zentzu horretan, ezinezkoa da sistema hau sustengatzen duten edo konplize bilakatu direnak konponbidearen parte izatea. Higiezin agentzia bateko jabea, promotora handi baten jabea, banku baten buruzagia, ala sisteman integratuak diren politikariek ez dute zinez egoera aldatzeko borondaterik. Kasu hoberenean, beraien pribilegioak mantentzeko kontzesio txiki batzuk egin ditzakete, arazoa betikotuz, baina inola ere ez dira elikatzen dituen sistemaren kontra joanen.

Bainan kasu, etxebizitzaren problematikaren analisia hortan mugatzea irakurketa partziala egitea da. Hain zuzen, tokiko errealitatea ez kontutan hartzeak, nahitara edo nahi gabe, arrisku handi bat dakar, Euskal Herriaren asimilazio prozesuaren konplize bilakatzearena alegia. Euskal Herria ez da Saint-Tropez edo Marbella.

Etxebizitzaren gaia ezin da aztertu gure herriaren errealitatea kontutan hartu gabe. Euskal Herria herri zapaldua da, Euskal Herria asimilaziorako bidean den herria da, Euskal Herriak etsaiek gidatutako kolonizazio prozesu bat bizi du, eta noski, etxebizitzaren alorra ez da prozesu horretatik kanpo gelditzen.
Frantziak aspaldidanik ekin dio bere kontrolpean dituen herriak zapaldu eta asimilatzeari eta nola ez, populazioaren ordezkatzea da tresna eraginkorretarik bat. Kanakian 1988an Matignongo hitzarmena adostu zen, 2008rako erreferenduma eta kanakentzako hobekuntza sozialak jasoz. Urte hartan kanakiarrak biztanleen %53a ziren (162.000 biztanletik 85.860). 2015ean kanakiarrak 268.767 biztanletik 104.810 ziren, biztanleen %39a alegia.
Euskal Herrian hamarkadetako populazio ordezkatze prozesuaren ondorioz, 2013ko datuen arabera XILABAko biztanleen %42a ez zen bertan sortu, eta Miarritze (%61), Angelu (%51) naiz Baionako (%51) datuak adierazgarriak dira.

Frantziar gobernuak gure herriaren kontrol osoa duenez, nahi adina tresna balia ditzake turismoa garatzeko, etxebizitzen prezioa garestitzeko (eskaera handituz, erreportai, iragarki, erakargarritasuna bultzatuz besteak beste), eta Frantzia osotik dirudunak Euskal Herrira bideratzeko.

Eta horrek etxebizitzaren arazoan inpaktu handia duen arren, ezin da ahantzi gure nortasunean, gure hizkuntzan eta gure kultura/ohituretan duen eragin kaltegarria.

Hortaz,egunerokoan jasaten dugun bortizkeria honen guziaren aitzinean, borroka tresna guzien zilegitasuna aldarrikatzen dugu, etsaiek ez baitute gure xintxotasuna sarituko, presioa edo beldurraren hizkuntza baizik ez baitute ulertzen.

Hori guzia erranda, guk argi dugu sistema kapitalista hauste bidean, gure nazioa, Euskal Herria, askatu behar dugula. Herriak independentzia lortzeko bezainbeste indar lortuta, herritarren ongizatea oinarri duen sistema politikoa martxan jarriko bailuke.

Altxa herria, eta erakuts dezagun Euskal Herria ez dela salgai!

Jalgi Urruña