2023-04-19 10:14

Aurten, bizHIRIak II egitasmoaren baitan TELEKOMUNIKAZIO SARE PUBLIKO-KOMUNITARIOAK lan saioa prestatu dugu.

BizHIRIak, bizi dugun prekarietate eta krisi ekologikoaren aurrean, gure lurraldetik egin dezakeguna hausnartzeko topagunea izanik, interneterako konexioa eta orohar telekomunikazioetarako eskubidea goraipatu nahi ditugu Izarkomek antolatu duen jardunaldi honetan.

Lan saio honetan, interneterako sarbidea NBEk eskubide gisa onartu zuelarik, erakunde publikoetatik egin daitezken ekimen eta proposamenak mahai gainean jartzea eta landa eremuetatik internet konexio gabeziak sortzen duen arrakala digitala nola murriztu aztertzea izango dira lehen pausuak.

Horretarako batetik, Beñat Azkargortak, EHKomeko Zuzendariak, proiektua noiz, nola eta zergatik sortu zen azalduko digu, baita Udalekin egiten duen lana azaldu ere.

Bestetik Xabier Igartua izango dugu gurean eta Onaro telekomunikazio zerbitzuen sorrerari buruz, eta bidean pilatutako esperientziari buruz arituko zaigu.

Azkenik  lan dinamika bat egingo dugu, Irun, Hondarribia eta inguruko herrietan dauden errealitateak identifikatu, marko bat eman eta inplikaturiko aldeak elkar harremanetan jartzeko helburuarekin.

Horrenbestez, Txingudiko biztanle denak gonbidatzen ditugu, jardunaldi honetan parte hartzera edo bere interesekoak izan daitezken gainontzeko 4 hitzaldi, lan saio eta jardunaldietan parte hartzera. BizHIRIak II jardunaldi guztiak ikusi.

The post Telekomunikazio sare publiko-komunitarioak lan saioa antolatu dugu appeared first on izarkom.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskl Herriko Telekomunikazio Operadore Kooperatiboa
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!