Azarotik aurrera, Usurbilgo Ugartondo auzoan internetera konektatzeko aukera izango da Izarkomen zuntz bidezko konexioaren bitartez
Azken aste hauetan, 200 etxebizitzatik gorako auzo berri honetan interneterako konexiorik ez zegoela eta, hainbat bazkide jarri dira gurekin harremanetan. Egoera aztertu ostean, eta Euskal Herrian interneterako konexio eskubidea bermatzea helburu dugularik, zuntz bidezko konexio zerbitzua Ugartondo auzoko etxebizitza guztietara eraman ahal izateko lanetan aritu gara.
Gauzak horrela, datorren azarotik aurrera Ugartondoko etxeetan interneterako konexioa eduki nahi duen orok Izarkomen bitartez kontratatu dezake. Eta zerbitzua Ugartondora zabalduko badugu ere Usurbilgo etxebizitza gehienetan dago iada Izarkomen zuntz zerbitzuak eskuratzeko aukera. Horretarako bazkide egin eta zerbitzuak kontratatu besterik ez da egin behar.
Azkenik, Usurbilgo herritarrei dei egiten dizuegu datorren ostegunean, urriaren 27an, antolatu dugun hitzaldira etortzeko. Bertan Izarkom proiektuari buruzko ildo nagusiak xeheago ezagutzeko, galderak egiteko edota kezkak argitzeko aukera izango duzue, arratsaldeko 18:30etan Usurbilgo Potxoenea Kultur Etxean.
Urrats berri bat Euskal Herrian, Telekomunikazio Burujabetzarantz! Zatoz gurekin!
The post Izarkomek zuntz bidezko konexioa eskainiko du Ugartondon appeared first on izarkom.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.