2021-10-14 09:55

Izarkomek hitzarmena sinatu dugu Udalbiltzarekin, Euskal Herrian telekomunikazio burujabetza sustatzeko

Azpiegitura telematiko zein telekomunikazio zerbitzuen gaineko burujabetzarantz bidea egiteko asmoz, telekomunikazio azpiegitura ireki, libre eta neutraletan oinarrituta Euskal Herriko auzo eta herri guztietara telekomunikazio zerbitzuak helarazteko elkarlanean aritzeko helburua du hitzarmenak.

Lankidetza esparru marko bat ezartzea erabaki dugu, telekomunikazio burujabetza Euskal Herriko udalerrietan garatzen laguntzeko; Burujabetza sustatuz, elkarlanean jardunez eta informazio partekatzeko eta komunikazioa errazteko bideak sortuz.

 Bost puntu hartzen ditu hitzarmenak:

  1. Teknologia burujabetzaren alorrean eta proiektu berritzaileen garapenean laguntzeko elkarlanean jardutea.
  2. Internet zerbitzurik ez duten edo zerbitzu eskasa duten udalerri eta eskualdeetan internet konexioen garapena sustatzea, izaera publiko-komunitarioa izango duten azpiegitura ireki, libre eta neutraletan oinarrituta izatea lehenetsiz.
  3. Telekomunikazio zerbitzu nazionalak sustatzea.
  4. Burujabetza teknologikoari buruzko bestelako proiektuetan elkarlanean aritzea, bi erakundeek egokia ikusiz gero.
  5. Telekomunikazio burujabetza proiektuen informazioa partekatzea eta komunikatzea.

The post Izarkomek eta Udalbiltzak telekomunikazio burujabetzaren alorrean elkarlanerako hitzarmena sinatu dugu appeared first on izarkom.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskl Herriko Telekomunikazio Operadore Kooperatiboa