Uztaileko Batzar Orokorrean aurreratu genizuen moduan bulego bat zabalduko dugu Iruñean.
Izarkom eta Goienerrek abian dugun elkarlan hitzarmenari esker, telekomunikazio burujabetza eta burujabetza enerjetikoa bultzatzen dugun bi kooperatibok elkarrekin zabalduko dugu bulegoa Iruñeko Kale Berriaren 10. zenbakian.
Goienerreko lagunak jada bertan dira lan eta lan, eta gu datozen asteetan izango gara bertan.
Adi egon, inaugurazio jaiera guzti-guztiak gonbidatuko zaituztegu eta.
The post Iruñera goaz, Iruñera gatoz appeared first on izarkom.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.