Udaberriko oporrak ate joka daudenez, eta gutariko asko bidaiak antolatzen, uste dugu artikulu hauxe lagungarria izan daitekeela.
Roaming tarifetan aldaketak egon dira prezioari eta herrialdeei lotuta, eta beraz, aldaketa horien gainean ariko gara.
Roaming-a, zerbitzu bat da zeinaren bitartez gure mugikorra erabil dezakegun kanpora ateratzen garenean, gure mugetatik at.
Roaming-a doako zerbitzua izanik ere, gerta liteke segun eta nora goazen mugikorraren erabileraren batek gastuak eragitea.
Roaming-a 3 eremutan sailkatzen da eta eremu bakoitzeko kostu eta kontsumo mugak ezberdinak dira:
Lotura honetan aurkituko dituzue eremu bakoitzari dagozkion xehetasunak.
Lehenengo eremua, jatorrizko eremuan bazina bezalakoa da. Hau da, datuak eta deiak norbere tarifaren araberakoak dira, aldaketarik ez, beraz. Hala ere, Europako araudi berri batek mugak ezartzen ditu datuen erabileran (aurrerago azalduko dugu). Salbuespena AEBak dira, non ez dagoen ez deirik ez SMS zerbitzurik.
Bigarren eta hirugarren eremuetan, deiak egin eta jaso ditzakegu, baina ERNE! minutuko batez besteko prezioa oso altua baita bi kasuetan. Horregatik, joan aurretik, erantzungailua desaktibatzeko aholkatzen dugu, behin Espainiako estatutik ateratzerakoan ezingo baitugu halakorik egin.
Hala ere, ezusteko txarrak ekiditeko asmoz, gogora dezagun, gure linea guztietan tarifatik kanpoko kontsumoek 30 € ko(BEZa barne) muga dutela lehenetsita. 30 euro gastatzean, linea blokeatu egiten da. Gainera, kopuru hori aldatzeko aukera ere badaukagu.
Datuei dagokienez bestalde, bigarren eremuko erabilera hobetu da gigaren prezioak behera egin duenez. Hirugarrengoan berriz, datuak desaktibatzea komeni da, GARESTI-GARESTIA baita. Taula honetan ikus dezakegu:
Informazio gehiago nahi izanez gero, hemendik aurrera topatuko duzue.
Esan dugun bezala, Europar Batasuneko herrialdeetara, Erresuma Batura edo ta AEBetara bidaiatzen badugu, Izarkomekin kontratatuta dugun linea erabiltzen jarrai dezakegu, roaming zerbitzua aktibatuz.
Baina adi! Hemendik aurrera, gure tarifan kontratatuta ditugun datuen arabera, gehienezko GB kopuru bat bakarrik kontsumitu ahal izango dugu prezio horretan. Muga gainditzean, konexio-abiadura jaitsiko da (datuak amaitzean gertatzen den bezala) eta datuak kontsumitzen jarraitzeko beharra badugu, datu gehigarriak gehitu beharko ditugu.
Taula honetan kontratatutako tarifaren arabera, eta murrizketarik gabe, zenbat datu erabili ahal izango ditugun kontsulta dezakegu.
Hauek dira zure tarifaren arabera, roamigean ezarriko diren datu erabilera mugak:
| Tarifa | Datuak Estatuan | Roaming muga |
| 150min 1GB | 1 GB | 1 GB |
| Dei mugagabeak eta 5GB | 5GB | 5 GB |
| Dei mugagabeak eta 12GB | 12GB | 7GB |
| Dei mugagabeak eta 20GB | 20GB | 9 GB |
| Dei mugagabeak eta 25GB | 25GB | 10 GB |
| Dei mugagabeak eta 50GB | 50GB | 14 GB |
| Dei mugagabeak eta 150GB | 150GB | 23 GB |
| Bonu partekatuak 50 | 50GB | 19 GB |
| Bonu partekatuak 70 | 70GB | 24 GB |
| Bonu partekatuak 150 | 150GB | 33 GB |
Etxera buelta hilabete berean eginez gero, erabili gabeko datuak berreskuratu ahal izango ditugu (blokeatuta geratu balira bezala).
Roamingaren erabilera okerra ekiditea da Bruselak ezarri duen aldaketaren helburua. Zehazki, lehen eremuko roaminga doakoa dela aprobetxatuz, tarifak merkeagoak dituzten beste herrialde bateko telefonia eta internet zerbitzuak kontrata ez daitezen. Adibidez, Alemanian tarifak Espainian baino garestiagoak direnez, Alemanian bizi den pertsona batek Espainiako operadore bati kontratatu ahal izango lizkioke zerbitzurik merkeenak, eta Alemanian erabili.
Orain arte, EBtik ateratzean datuak desaktibatzea gomendatzen genuen, gure hornitzaileak, MásMóvilek, finkatutako prezioa oso garestia zelako eta faktura altuak saihesteko.
Urte hasieratik, datuen prezioa herrialde askotan (ez denetan) jaitsi izanak sarbidea erraztu du. Gauzak hala, “tarifa eguneratuko herrialdeak” ezarri dira, BAINA ERNE IBILI, prezioak oso altua izaten jarraitzen baitu: 25 € GBeko.
Gainera, “tarifa eguneratuko herrialdeetan” datuak erabili nahi badituzu, egindako kontsumoagatik ordainduko duzu. Beraz, Izarkomen datuak desgaitzea eta WIFI bidez konektatzea gomendatzen dugu, fakturan ezustekorik ez izateko.
Salbuespen gisa, datuak erabiltzeko beharra izanez gero eta roaming 1 eremutik kanpo ere lasai nabigatzen jarraitzeko, bidaiatzen dugun herrialdean, bertako SIM bat eskuratzea da gure aholkua. Gure zenbakia ez duen beste SIM bat erabiltzen badugu ere, Whatsapp, Telegram, WeChat eta gainerako aplikazioak gure ohiko zenbaki edo erabiltzailearekin konfiguratuta izango ditugu.
Esan bezala, 2. eremuan, tarifa eguneratua izan arren, GB-aren prezioa oso garestia da oraindik! Datuak desgaitzea edo mezularitzarako bakarrik erabiltzea gomendatzen dugu eta mezuetan bideoak edo argazkiak ez partekatzea edo deskargatzea. Datu asko kontsumitzen dituzten aplikazioak erabili behar baditugu (mapak, bideoak, irudiak deskargatzea), hobe tokiko SIM txartela erostea.
Egon adi mugako eremuetan, bai Estatuaren barruan, baita 1. eremuan ere. Bi kasuetan 2. eremuko sare batera konektatzeko arriskua baitago automatikoki. Adibidez, Urgelleko egoitzatik Andorrara konektatzeko arriskua dago, Greziako uharte batetik Turkiara, edo Tarifatik (Cadiz), Marokoko sare batera. Mugetatik gertu bagaude, mugikorra konektatuta dagoen sarea berrikusi, eta, beharrezkoa bada, gure gailuan sareen konexio automatikoa desgaitu eta EBko sare baterako eskuzko konexioa egin dezakegu.
The post Hauek dira roamig tarifa berriak appeared first on izarkom.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.