2025-01-30 21:26

Busturialdeko eskualde eztabaidaren testuinguruan, mahai-inguru bat egin nahiko genuke: “Busturialdean naturarekin orekan bizi gara/bizi gaitezke?” izenburupean. Horretarako, jada dauden eremu, egitasmo, ekinbide ezberdinak prestigiatu, erdiguneratu, eta haietatik sortzen den eredu alternatiboari azpimarra eman nahiko genioke.

Otsailaren 27an, osteguna, arratsaldeko 19tan ASTRAn mahai-ingurua egingo dugu: Amets Ladislao Etxalde-EHNE Bizkaiko kidea,  Gorka Barba BaSOS-eko kidea, eta Ritxi Hernandez Habaitua Gune Ekosozialistako kideak izango dira partaideak. Leiore Moreno gazte mugimenduko  kidea izango da aurkezlea.

#Ipes  #EzUtziGaldetzeari

The post Urdaibai: naturarekin orekan bizi gara/bizi gaitezke? mahai-ingurua appeared first on IPES.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Errealitate konplexu eta aldakorraren aurrean biluzik aurkitzen gara maiz. Hotz egiten du kanpoan, eta garai ankerrotan, informazioak euri jasa trumoitsu gisa heltzen zaizkigu, tifoietan. Jakina, ez gara inguruneari aurre egiteko prest jaiotzen eta bizitzan zehar eskaintzen dizkiguten jantziak ez dira beti aproposenak. Taila estuetan hertsirik nahi gaituzte, edota iraganean iltzatutako jantzi zaharkituetan. Gure beharretara egokituriko jantzi sortaren ordez, munduko edozein txokotan ikusten diren modako uniforme grisak eskaintzen dizkigute. 1977tik euskal herritarrak janzten dihardu IPESek. Berrogei urte ingurunera egokiro prestatzeko jantzigintza herritarra antolatzen. Bakoitzaren ingurunea ezagutu eta eraldatzeko moduko jantziak ekoiztuz, guztien neurrirako jantziak eta denen artean josiak. Berrogei urte josten eta XL neurrira heldu da IPES. Edonor sartzeko moduko neurria, aniztasunak emandako neurria, handitzen ari da jantzigintza faktoria herritarra! Handitzen kuantitatiboki, esku eta orratz gehiago sa