Ekainaren 14an, ASTRA Gernikan, memoria elkarrizketa saio berria egin genuen. Oraingoan, Usurbil 1936 memoria elkartea gonbidatu genuen, eta, Aitor Azurki, Arantxa Manterola eta Jonma etorri zitzaizkigun herri-memoriaren eraikuntzan egiten ari diren lanaren berri ematera, eta, horren bitartez, gogoeta kolektiborako espazioak sustatzera. Gainera, Ingo Niebel euskal-alemandar idazle, kazetari eta historialariaren bideo bat izan genuen, Gernika eta Usurbilen arteko zubigintza ederra plazaratuz.
Azken urteetan lan emankorra egin dute herrian: lubakien berreskurapena, ezagutzen ez zen informazioaren lorpena, testigantzen jasoketa, oroimen ekitaldiak, kultur espresio ezberdinen parte-hartzea sustatu, aitortza ofizialen lanketa….lan guztia oso ondo laburbiltzen duen webgunea ere martxan jarri dute, eta sartzera gonbidatzen zaituztegu, zalantzarik gabe, dibulgaziorako euskarri oso baliagarria delako: www.usurbil1936.eus
ASTRA eraikina bera ere erakutsi genien, eta bere lan filosofia. Hitzaldia amaitu eta gero, orduko merkatu plaza zena (gaurko pasealekua) ikustera joan ginen, eta bertan dauden oroigarriak erakutsi genizkien. Elkar ezagutzatik, elkarlanerako aukerak eta gogoak sortu genituen aurrera begira ere.
Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi, eta zorionak Usurbil 1936koei egiten duzuen lanagatik. Aupa zuek!
Errealitate konplexu eta aldakorraren aurrean biluzik aurkitzen gara maiz. Hotz egiten du kanpoan, eta garai ankerrotan, informazioak euri jasa trumoitsu gisa heltzen zaizkigu, tifoietan. Jakina, ez gara inguruneari aurre egiteko prest jaiotzen eta bizitzan zehar eskaintzen dizkiguten jantziak ez dira beti aproposenak. Taila estuetan hertsirik nahi gaituzte, edota iraganean iltzatutako jantzi zaharkituetan. Gure beharretara egokituriko jantzi sortaren ordez, munduko edozein txokotan ikusten diren modako uniforme grisak eskaintzen dizkigute.
1977tik euskal herritarrak janzten dihardu IPESek. Berrogei urte ingurunera egokiro prestatzeko jantzigintza herritarra antolatzen. Bakoitzaren ingurunea ezagutu eta eraldatzeko moduko jantziak ekoiztuz, guztien neurrirako jantziak eta denen artean josiak. Berrogei urte josten eta XL neurrira heldu da IPES. Edonor sartzeko moduko neurria, aniztasunak emandako neurria, handitzen ari da jantzigintza faktoria herritarra! Handitzen kuantitatiboki, esku eta orratz gehiago sa
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!