2021-06-29 14:56

Ipes elkarteak Bidasoako Kepa Ordoki memoria elkartea gonbidatu dugu memoria elkarrizketa saio berrian: Kepa Ordoki, Irungoa izatez, Eusko Gudarosteko komandantea izan zen, 1937.urtean. Bizkaian, Gipuzkoan eta Santanderren borrokatu zuen, atxilotua izan zen are. Heriotza zigorra ezarri zioten, eta azkenean espetxe zigorragatik aldatu zioten, El Duesora eramanez. Ihes egitea lortu zuen handik, erbesteratua izan zen eta Mexikotik Frantziara eraman zuen Eusko Jaurlaritzak “Gernika batalloia”ren buruzagi bezala nazien aurka borrokatzera. Baionan hil zen, 1993an.

Oihana Cabello Busturialdeko Hitzako kazetariak Peli Lekuona elkarteko kidea elkarrizketatu du, aurrena. Ondoren, Koldok,  Kepa Ordoki elkarteak egindako azken ikerketaren berri eman digu. Testuinguru berezi batean eman dute, gainera, testigantza. Izan ere, Gernikaren bonbardaketaren 84.urteurreneko bezperatan izan baita saioa, ASTRA Gernikan. 2021ko apirilaren 23an, hain zuzen ere.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Errealitate konplexu eta aldakorraren aurrean biluzik aurkitzen gara maiz. Hotz egiten du kanpoan, eta garai ankerrotan, informazioak euri jasa trumoitsu gisa heltzen zaizkigu, tifoietan. Jakina, ez gara inguruneari aurre egiteko prest jaiotzen eta bizitzan zehar eskaintzen dizkiguten jantziak ez dira beti aproposenak. Taila estuetan hertsirik nahi gaituzte, edota iraganean iltzatutako jantzi zaharkituetan. Gure beharretara egokituriko jantzi sortaren ordez, munduko edozein txokotan ikusten diren modako uniforme grisak eskaintzen dizkigute. 1977tik euskal herritarrak janzten dihardu IPESek. Berrogei urte ingurunera egokiro prestatzeko jantzigintza herritarra antolatzen. Bakoitzaren ingurunea ezagutu eta eraldatzeko moduko jantziak ekoiztuz, guztien neurrirako jantziak eta denen artean josiak. Berrogei urte josten eta XL neurrira heldu da IPES. Edonor sartzeko moduko neurria, aniztasunak emandako neurria, handitzen ari da jantzigintza faktoria herritarra! Handitzen kuantitatiboki, esku eta orratz gehiago sa