2018-03-05 19:00

Venzuela Aurrera plataformako kide garen heinean, Martxoak 4ean Bolibar herrrian egin zen elkartasun egunean

egon ginen, Venezuela herriarekin batera gaudela erakusteko.

Euskal Herritik zailtasun guztien gainetik, zutik mantentzen den herri Chavistari babesa eman nahi  izan diogu, aukera izan duten bakoitzean argi erakutsi bait digute oso sendoak direla haien oinarriak. Guzti honengatik, Hugo Chavezen bostgarren urteurrena atzean utzi nahi ez dugulako eta Bilboko manifestazio jendetsuaren urte bat baino gutxiago igaro ondoren, data eta leku esanguratsu honetan elkartasun internazionalista berresteko ekitaldia antolatu genuen.

Chavezen irudia eta iraultza Bolibartarra aurrera eraman duen herriari omenaldi xumea eginez.

Egun osoko egitarau egon zen, ekitaldi politikoa, herri bazkaria eta musika emanaldiak…

Bolibarrera gerturatu zen, Venezuelako herria gertu sentitzen duten guztiak.

 

Venezuela Aurrera!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Errealitate konplexu eta aldakorraren aurrean biluzik aurkitzen gara maiz. Hotz egiten du kanpoan, eta garai ankerrotan, informazioak euri jasa trumoitsu gisa heltzen zaizkigu, tifoietan. Jakina, ez gara inguruneari aurre egiteko prest jaiotzen eta bizitzan zehar eskaintzen dizkiguten jantziak ez dira beti aproposenak. Taila estuetan hertsirik nahi gaituzte, edota iraganean iltzatutako jantzi zaharkituetan. Gure beharretara egokituriko jantzi sortaren ordez, munduko edozein txokotan ikusten diren modako uniforme grisak eskaintzen dizkigute. 1977tik euskal herritarrak janzten dihardu IPESek. Berrogei urte ingurunera egokiro prestatzeko jantzigintza herritarra antolatzen. Bakoitzaren ingurunea ezagutu eta eraldatzeko moduko jantziak ekoiztuz, guztien neurrirako jantziak eta denen artean josiak. Berrogei urte josten eta XL neurrira heldu da IPES. Edonor sartzeko moduko neurria, aniztasunak emandako neurria, handitzen ari da jantzigintza faktoria herritarra! Handitzen kuantitatiboki, esku eta orratz gehiago sa