2024-03-21 15:23

Manttalingo alaba, Mikel Etxabururen  poema liburu berria: Gaur udatiarrek autokarabanak aparkatzen dituzten toki berean, lehen Saturrarango kartzela zegoen. Gaur haurrak jostatzen diren toki berean, lehen haurrak amengandik banandu eta erregimenarekin bat egiten zuten familia dirudunei eskaintzen zieten. 4.000tik gora emakume gatibu egon ziren Saturrarango kartzelan “extremadamente rebeldes y peligrosas”, ia 200 hil ziren. Hori guztia biltzen du Manttalingo alaba poema liburuak (Ernestina de Campourcin XXXIII saria, Pamiela); oroitza eta aitortza, minak eta esperantzak. Besarkada estua “emakume errebelde eta arriskutsu” izan zirenei eta zaretenoi. Oroitzen dugun hori gara!

Olerki hauetan oinarriturik, eta Gernikako bonbardaketaren 87.urteurreneko egitarauaren barruan, Ipes elkarteak, apirilaren 28an, arratsaldeko 18tan ASTRA Gernikan, emanaldi honen estreinaldia egingo du.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Errealitate konplexu eta aldakorraren aurrean biluzik aurkitzen gara maiz. Hotz egiten du kanpoan, eta garai ankerrotan, informazioak euri jasa trumoitsu gisa heltzen zaizkigu, tifoietan. Jakina, ez gara inguruneari aurre egiteko prest jaiotzen eta bizitzan zehar eskaintzen dizkiguten jantziak ez dira beti aproposenak. Taila estuetan hertsirik nahi gaituzte, edota iraganean iltzatutako jantzi zaharkituetan. Gure beharretara egokituriko jantzi sortaren ordez, munduko edozein txokotan ikusten diren modako uniforme grisak eskaintzen dizkigute. 1977tik euskal herritarrak janzten dihardu IPESek. Berrogei urte ingurunera egokiro prestatzeko jantzigintza herritarra antolatzen. Bakoitzaren ingurunea ezagutu eta eraldatzeko moduko jantziak ekoiztuz, guztien neurrirako jantziak eta denen artean josiak. Berrogei urte josten eta XL neurrira heldu da IPES. Edonor sartzeko moduko neurria, aniztasunak emandako neurria, handitzen ari da jantzigintza faktoria herritarra! Handitzen kuantitatiboki, esku eta orratz gehiago sa