2025-10-11 14:01

“La maleta de Urdaibai” aurkeztu dugu bere idazlearekin batera (Txema Garcia Paredes idazle eta kazetaria, eta aspaldiko Ipes-en kolaboratzailea izandakoa) eta Iñaki Aurrekoetxea euskara itzultzailearekin- “Gernikaren Egiak” gure liburuxkan partaidea izan zena- euskarazko itzulpena egiten gabiltza: “Urdaibaiko maleta”. Bai, bai, Durangoko azokara goaz euskarri honekin (bi hizkuntzatan) eta beste liburuxka kolektibo batekin, eta orain arteko publikazioekin.

Urriaren 10ean (ostirala) goizeko 11etan La Bolsa-n (4.gela) liburuaren aurkezpen publikoa egingo du. 18 euroko salneurria izango du euskarriak.

Baina ez gara irla bat; inoiz ez gara izan. Eta liburu honekin ekinbide bat martxan jarri dugu: izan ere, gaztelerazko edizioarekin ateratzen dugun dirua Palestinara bideratuko dugu Gernika-Palestina deialdi herritarrarekin. Eta, bai, beste behin ere Palestina presente dugu -gaur inoiz baino gehiago- Ipes-eko jardunean, dakizuen bezala.

Ez utzi galdetzeari esan diogu behin eta berriz geure buruari. Eta horrela izaten jarraituko du Ipes lanabesa dugun bitartean.

The post “La maleta de Urdaibai” Txema Garciaren liburu berria Ipes elkartearekin appeared first on IPES.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Errealitate konplexu eta aldakorraren aurrean biluzik aurkitzen gara maiz. Hotz egiten du kanpoan, eta garai ankerrotan, informazioak euri jasa trumoitsu gisa heltzen zaizkigu, tifoietan. Jakina, ez gara inguruneari aurre egiteko prest jaiotzen eta bizitzan zehar eskaintzen dizkiguten jantziak ez dira beti aproposenak. Taila estuetan hertsirik nahi gaituzte, edota iraganean iltzatutako jantzi zaharkituetan. Gure beharretara egokituriko jantzi sortaren ordez, munduko edozein txokotan ikusten diren modako uniforme grisak eskaintzen dizkigute. 1977tik euskal herritarrak janzten dihardu IPESek. Berrogei urte ingurunera egokiro prestatzeko jantzigintza herritarra antolatzen. Bakoitzaren ingurunea ezagutu eta eraldatzeko moduko jantziak ekoiztuz, guztien neurrirako jantziak eta denen artean josiak. Berrogei urte josten eta XL neurrira heldu da IPES. Edonor sartzeko moduko neurria, aniztasunak emandako neurria, handitzen ari da jantzigintza faktoria herritarra! Handitzen kuantitatiboki, esku eta orratz gehiago sa