2018-04-04 10:32

Pasadan Azaroak 30ean eta Abenduak 1ean, Koloretxe proiektuaren bigarren asanblada egin zen, Bilboko San Frantzisko auzoan.

Lehenengo egunean, urte betez osatzen joan diren Koloretxe dossieraren aurkezpena egin zen. Dossierra pasadan urtean hasi zen lantzen, koloretxe proiektuaren lehenengo asanbladan, bertan koloretxe proiektua zenbaterainokoa den garrantzizkoa "barrios altos" moduko auzo batean aurrera eramatea azaltzen du, datu eta arrazoiekin. Datozen hilabeteetan bira bat hasiko dute erakunde, partidu politiko zein eragile desberdinekin dokumnetu hau konpartitzen. Hemen HamaikaTb egindako elkarrizketa Marta Prezi koloretxeko partaideari

Bertan ere bideo bat aukeztu zuten non irudikatu nahi zuten zelango izango zen koloretxe 30 urte barru

Bigarren egunean,  Mari Luz Esteban eta Andrea Momoitio arteko elkarrizketa bat egon zen, eta eguna bukatu zen "kantera" plazan bukatu zen manifestazio batekin, plaza honetan bukatzeko arrazoia zen, bertan dagoen Bilboko udaltzaingoen eraiki esaktu nahi dutelako emakumeen etxea sortzeko.

Argi geratu zen Koloretxe, emakumeen etxea eraikitzeko beharra, egun bietan parte hartu zuen emakumeak ikusita.

 

Errealitate konplexu eta aldakorraren aurrean biluzik aurkitzen gara maiz. Hotz egiten du kanpoan, eta garai ankerrotan, informazioak euri jasa trumoitsu gisa heltzen zaizkigu, tifoietan. Jakina, ez gara inguruneari aurre egiteko prest jaiotzen eta bizitzan zehar eskaintzen dizkiguten jantziak ez dira beti aproposenak. Taila estuetan hertsirik nahi gaituzte, edota iraganean iltzatutako jantzi zaharkituetan. Gure beharretara egokituriko jantzi sortaren ordez, munduko edozein txokotan ikusten diren modako uniforme grisak eskaintzen dizkigute. 1977tik euskal herritarrak janzten dihardu IPESek. Berrogei urte ingurunera egokiro prestatzeko jantzigintza herritarra antolatzen. Bakoitzaren ingurunea ezagutu eta eraldatzeko moduko jantziak ekoiztuz, guztien neurrirako jantziak eta denen artean josiak. Berrogei urte josten eta XL neurrira heldu da IPES. Edonor sartzeko moduko neurria, aniztasunak emandako neurria, handitzen ari da jantzigintza faktoria herritarra! Handitzen kuantitatiboki, esku eta orratz gehiago sa