2025-05-19 19:35

Lander Garciak memoriaktibistak eta Martxoak 3 elkarteko kideak koordinatutako lana da Euskal Memoria fundazioak atera berri duen liburu berria (2025ean): “Euskal kantu errebeldea” izenburupean. Ekainaren 18an (asteazkena) arratsaldeko 19ean ASTRAko hitzaldi gunean Landerrekin batera bere aurkezpena egingo dugu.

Kantutegi oparoa du gure herriak, aldarriz, jatorriz, esan-nahiez beteak. Memoria lantzeko tresna emankorra da  musika eta letra, kantua. Horren bilduma landu du Euskal Memoria fundazioak, eta Lander Garciak egin ditu koordinazio lanak liburuxka formatuan argitaratzeko.

Izan ere, ekainaren 25ean Lauaxetaren erailketaren testuinguruan egin ohi dugu ikasturteko azken ekimena Ipes elkarteak, eta, oraingoan ere, horrela izango da.

#Ipes #EzUtziGaldetzeari

The post “Euskal kantu errebeldea” liburu-aurkezpena appeared first on IPES.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Errealitate konplexu eta aldakorraren aurrean biluzik aurkitzen gara maiz. Hotz egiten du kanpoan, eta garai ankerrotan, informazioak euri jasa trumoitsu gisa heltzen zaizkigu, tifoietan. Jakina, ez gara inguruneari aurre egiteko prest jaiotzen eta bizitzan zehar eskaintzen dizkiguten jantziak ez dira beti aproposenak. Taila estuetan hertsirik nahi gaituzte, edota iraganean iltzatutako jantzi zaharkituetan. Gure beharretara egokituriko jantzi sortaren ordez, munduko edozein txokotan ikusten diren modako uniforme grisak eskaintzen dizkigute. 1977tik euskal herritarrak janzten dihardu IPESek. Berrogei urte ingurunera egokiro prestatzeko jantzigintza herritarra antolatzen. Bakoitzaren ingurunea ezagutu eta eraldatzeko moduko jantziak ekoiztuz, guztien neurrirako jantziak eta denen artean josiak. Berrogei urte josten eta XL neurrira heldu da IPES. Edonor sartzeko moduko neurria, aniztasunak emandako neurria, handitzen ari da jantzigintza faktoria herritarra! Handitzen kuantitatiboki, esku eta orratz gehiago sa