2018-02-27 22:18

Aurtengo Independentzia Eguna Larrabetzun aldarrikatuko dugu martxoaren 18an, Independentistak Sareak eta larrabetzuko herritar independentisten batzordeak bultzatuta. Iaz Bermeon ospatu zen eta bertan jaso zuen Larrabetzuk lekukoa eta aurtengo ospakizuna antolatzeko konpromisoa. Egun osoko egitaraua izango da eta hausnarketa politikoa, aldarrikapena eta jai giroa uztartuz, burujabetza izango da eguneko gai nagusia.

>info +

 

INDEPENDENTZIA EGUNAREN INGURU HAUSNARKETA
Euskal herritarrak gara. Larrabetzuarrak gara. Independentistak gara.

Independienteak izan gura dugu jakin badakigulako inoren menpe barik, askoz hobeto biziko garela geure buruaren jabe. Milaka gara bere buruaren jabe den herri batek etorkizun hobea izango duela sinesten dugunok eta halantxe erakutsi dugu herriz herri burutu diren galdeketetan. Estatu propio bat gura dugu denari buruz geuk erabakitzeko.

>Info +

Larrabetzuko Independentzia Egunera joateko deiak!!

Deiadar Mendietara ibilaldiak. (Deiadar-mendiak tontorretan sua pizten edo soinu-seinaleen bidez non Bizkaiko Batzar Nagusietara joateko deiadarra egiten zuten bost mendiak dira.)

Martxoak 17, 12:00 Tontorretan, Sollube-Oiz-Gorbeia-Ganekogorta-Kolitza.

 

Euskal Herriaren independentziaren aldeko sarea.