2019-10-02 18:27
Urriak Euskal Herrian amaiera eta aldi berean hasiera esan nahi du. Nolatan? Bada urriarekin udazkena datorrelako. Baserritarren ahotan “udaitzena” zen. Hau da, udararen azkena. Hortik amaierarena. Baina bestetik neguaren ataria adierazten digu, beraz aldi berean hasiera ere bai. Eta amaiera edo hasiera hau, baserritarrek gogotik lan egin beharreko garaia izaten zen. Batez ere negura begira adi ibili beharreko garaia baita udazkena, ganbarak betetzen hasteko garaia baita. Hasiera honetan batetik baratzeari dagokionean udarako azken uztak jasotzen jarraituko dugu eta negura begirako zenbait landaketa egin edota lurra zaintzeko hainbat jarduera egin daitezke.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Igartubeiti Baserri Museoa XVI. mendeko dolare baserri bat da. Bere balio kultural, historiko, antropologiko, arkitektoniko eta sinbolikoek babestu beharreko euskal ondarearen elementu nagusi bihurtzen dute. Igartubeiti Baserri Museoa proiektuak euskal baserriaren historiara eta bertakoen bizimoduetara hurbiltzeko aukera ematen digu, baliabide gisa baserria bera eta han eraikitako interpretazio zentroa erabiliz.