2024-01-18 12:35
Txotx denboraldia hasi da, lagun taldeak, senar-emazteak, familiak eta bisitariak sagardotegietara joaten dira sagardoa zuzenean kupelatik dastatzera. Sagardogilea kupela irekitzeaz arduratzen da, Txotx! oihukatuz. Pertsona bakoitzak bere edalontzia makurtzen du, sagardoak pareta batean hautsi eta txinparta sortu arte. Horrela, kupela bakoitzaren barietate eta ñabardurak dasta daitezke, sagardoa egiteko erabili diren sagarren arabera aldatzen direnak
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Igartubeiti Baserri Museoa XVI. mendeko dolare baserri bat da. Bere balio kultural, historiko, antropologiko, arkitektoniko eta sinbolikoek babestu beharreko euskal ondarearen elementu nagusi bihurtzen dute. Igartubeiti Baserri Museoa proiektuak euskal baserriaren historiara eta bertakoen bizimoduetara hurbiltzeko aukera ematen digu, baliabide gisa baserria bera eta han eraikitako interpretazio zentroa erabiliz.