2021-09-20 09:40
Igartubeiti baserriko habe-dolarea martxan ipiniko dugu. Asteburuan eta jaiegunean, urriak 9, 10 eta 12an, Kirikoketa, antzespenak Amaia Ruiz de Galarreta eta Karmakros taldearen eskutik eta sagar prentsaketa zuzenean ikusteko aukera, eguerdiko 12:00etan. Astean zehar, berriz, talde ezberdinentzat ipintzen dugu martxan baserriko dolarea, 11:30etan
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Igartubeiti Baserri Museoa XVI. mendeko dolare baserri bat da. Bere balio kultural, historiko, antropologiko, arkitektoniko eta sinbolikoek babestu beharreko euskal ondarearen elementu nagusi bihurtzen dute. Igartubeiti Baserri Museoa proiektuak euskal baserriaren historiara eta bertakoen bizimoduetara hurbiltzeko aukera ematen digu, baliabide gisa baserria bera eta han eraikitako interpretazio zentroa erabiliz.