Materialtasunaren, espazioaren eta paisaiaren kontzeptuei buruzko proiektua da, eta bizitzeko modu kontrahegemonikoak aztertzen ditu.
Hustutako baserri baten hondatze progresiboa erakusten duten irudi batzuetan oinarrituta, Straub-Huileten "Trop tôt, trop tard" (1982) filmeko pasarte bati lotzen zaio obra, non "Les paysans se révolteront 1976" (Nekazariak matxinatu egingo dira 1976) dioen pintada bat agertzen den
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Igartubeiti Baserri Museoa XVI. mendeko dolare baserri bat da. Bere balio kultural, historiko, antropologiko, arkitektoniko eta sinbolikoek babestu beharreko euskal ondarearen elementu nagusi bihurtzen dute. Igartubeiti Baserri Museoa proiektuak euskal baserriaren historiara eta bertakoen bizimoduetara hurbiltzeko aukera ematen digu, baliabide gisa baserria bera eta han eraikitako interpretazio zentroa erabiliz.