2020-04-01 13:39
Apirileko egunak, udaberri giroan murgilduko gaituzte. Bai baina, inguruko baserritarrei begiratuz gero, oraindik begiak zerura so dituztela ohartuko gara, apiril hasierako egunak, euritsuak izaten direla aipatzen baitute baserritarrek. Izan ere hasierako egun hauek “zozomikote” egunak bezala ezagutu izan dira Euskal Herriko baserri eta bazterretan, edota baita “Artzai egunak” bezala ere bai. Martxoaren amaierako 2 egun eta erdi eta apiril hasierako beste 2 egun eta erdi lirateke zozomikote egunak, hau da zozoak bikoteka kabiak egiten hasten diren garaia.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Igartubeiti Baserri Museoa XVI. mendeko dolare baserri bat da. Bere balio kultural, historiko, antropologiko, arkitektoniko eta sinbolikoek babestu beharreko euskal ondarearen elementu nagusi bihurtzen dute. Igartubeiti Baserri Museoa proiektuak euskal baserriaren historiara eta bertakoen bizimoduetara hurbiltzeko aukera ematen digu, baliabide gisa baserria bera eta han eraikitako interpretazio zentroa erabiliz.