Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak elkarrekin argitaratutako oharra.
Ez da lehen aldia Osakidetzan pazienteen hizkuntza eskubideak hobe bermatzeko asmoz, euskaraz lan egitea erabakitzen duten profesionalak antzeko egoerak pairatu dituztela.
Oraingo honetan ere, profesional batek Osakidetzarekin harremana euskaraz eskatua duen herritar bat alergologiara bideratzeko eskaera euskaraz idazteagatik beste profesional batek alta txostena ingelesez idatziko zuela esanez oldartu zaio. Izan ere, ESI honen kasuan, euskaraz lan egiteko eskubidea eta, beraz, pazientearen txostena euskaraz idazteko eskubidea kode etikoan zein harrera protokoloetan jasoa izan arren, Osakidetzako sisteman eta profesionalen artean oraindik ez da behar bezala bermatzen euskara erabili ahal izatea.
Gogoratu behar dugu duela hilabete batzuk ere antzeko kasua gertatu zela euskaraz idatzitako mediku txostenean, beste mediku batek txostena gaztelaniaz idazteko eskatzen zuen oharra idatzi zuenean.
Horrelako egoerak ekidin eta euskaraz lan egiten duten profesionalek beraien lana oztopatua izan ez dadin, eta euskaraz lan egiteagatik jazarpen kasuak ekiditeko, beharrezkoa iruditzen zaizkigu ondorengoak:
Egoera hauek zein herritar eta profesionalen hizkuntza eskubideen defentsan neurriak eskatzeko, Osakidetzako arduradun publikoekin bilduko gara.