2014-04-15 15:12
Nafarroan euskaraz ikasteagatik bizi duten injustizia konpontzeko konpromisoak hartu beharra nabarmendu dute

Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordean agerraldia egin du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. Nafarroako hainbat zonaldetan euskaraz ikasteko dauden ezintasunen berri eman dute kaltetuen izenean Argi Rusek eta Lurdes Mendibilek. Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriatik familia hauek bizi duten injustizia salatu eta egoera honen erantzule politikoei berehalako konponbidea exijitu die.  Talde guztiek esan dute egoera honi irtenbidea bilatu behar zaiola. Hori aintzat hartuta, Behatokiak jarraipen estua egingo dio gaiari hori horrela izan dadin.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hizkuntza-eskubideen urraketen aurrean euskaraz bizi nahi duten herritarrei oztopoak gainditzeko laguntza eskaintzera zuzentzen du bere jarduera Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. Webgunea: www.behatokia.eus Twitter/X: @behatokia Instagram: @behatokia Facebook: Hizkuntz Eskubideen Behatokia