2025-12-01 14:25

2025eko azaroan zehar herritarrek Behatokira bidalitako hizkuntza eskubideen urraketen lagin bat, zoriontzeak eta lorpenak jaso ditugu ondorengo zerrendan. Zuk ere intzidentzia bat bidali nahi badiguzu, erabili Euskararen Telefonoa.

URRAKETAK

» Tolosako SEPE Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan herritar batek ezin izan du arreta euskaraz jaso.

» Iberdrolak gaztelania hutsean ezarri ditu iragarkiak Bilbon.

» Orkoiengo Udalak udal aldizkaria gaztelera hutsean banatu du.

» Nafarroako Gobernuak gaztelania hutsean bidali ditu berriz euskara sustatzeko diru-laguntzen jakinarazpenak.

» Getxoko Udalak ateratako lan deialdian 40 lanpostutatik batean soilik da nahitaezkoa euskararen ezagutza izatea.

» Bizkaiko Foru Aldundiak ez du euskararen nahitaezko ezagutzarik eskatu suhiltzaile gidari eta suhiltzaile kaboen deialdiko 11 plazatan.

» Eusko Jaurlaritzan errekurtso bat euskaraz aurkeztu zuen herritarrari ebazpena gaztelaniaz bidali diote.

» Zizur Nagusiko hainbat bide seinale ez daude euskaraz, udal ordenantzak ezartzen duena urratuz.

» Osasunbideak gaixoei ematen dizkien hainbat jarraibide ez daude euskaraz eskuragarri.

» Getxoko osasun etxean “te entiendo todo pero mejor en castellano” erantzun diote herritar bati.

» Iruñeko Udaltzaingoak sare sozialetan ia informazio guztia gaztelaniaz soilik zabaltzen du.

» Arratiako musika eskolan ordezko irakasleak ez dakiela euskaraz eta zentrotik “horrek ez duela klaseen garapen onean             eraginik” erantzun diotela salatu dute.

» Correos Expresseko langile batek hurrengoan helbidea gaztelaniaz idazteko eskatu dio herritar bati.

» Corellako Udalak argitaratzen dituen jardueren programaziotik euskarazkoak baztertu direla salatu dute.

» Bidasoa Lanbide Heziketako Institutuan arreta eman dien pertsonak gaztelaniaz egiteko eskatu die herritar batzuei.

» Nafarroako Hezkuntza Departamentuko Orientazioaren Bulegoan euskararen gaitasun maila egokirik ez dutela salatu dute, eta, ondorioz, mezu traketsak bidaltzen zaizkiela orientatzaileei.

» Donostiako ospitalean eta Azkoitiko osasun etxean pediatrekin gaztelaniaz aritu beharra salatu dute hainbat herritarrek.

» Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaia Repara kanpainaren barruan, telefono bidezko arretan erabiltzaileak euskaraz egin arren gaztelaniaz erantzuten dutela salatu dute.

» Zaintza aringarrietan dagoen pertsona bati ez zaio bermatu medikuak azalpenak euskaraz ematea.

» Biasteriko Udalean administrari laguntzaile bezala lan egiteko deialdian euskararen ezagutza ez da nahitaezkoa.

» Eroskiren bezeroen arretarako zenbakian euskaraz egiterakoan, herritarrari aipatu diote une horretan euskaraz ez baina galegoz, katalanez, ingelesez edo gaztelaniaz egiteko aukera zegoela.

» Basurtuko ospitaleko alergia pediatrikoen atalean langile bakar bat ere ez zela euskaraz hitz egiteko gai izan salatu dute.

» Erriberriko gaztelua bisitatzeko ez dago euskarazko aukerarik.

» Sarriegi Pataten produktuek gaztelaniaz eta ingelesez dute informazioa, euskaraz ez.

 

ZORIONTZEAK/ESKER ONAK

» Barakaldoko La Vinoteka de Loren establezimenduari, arreta euskaraz eskaintzeagatik eta euskara erakusgarri egiten saiatzeagatik.

» Sevillako Estepako El Patriarca enpresari, ikasbidaietarako polboroi kutxetan euskara ere erabiltzen duelako.

» Nafarroako CGT sindikatuari, azaroaren 25eko kartela Iruñean euskara hutsean jartzeagatik.

» Garai garagardo eta kontserba ekoizleari, etiketak euskaraz jartzeagatik.

» Berriobeitiko Kizkurra tabernari, euskaraz artatzeagatik.

 

LORPENAK

» Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialak azterketa gidak euskaraz ere jarri ditu eskuragarri.

» Goierriko Carrefourrek jostailuen Gabonetako aldizkariaren azala euskara hutsean jarri du.

» Gipuzkoa Kirolaken webgunean sailkapen eta kategorien berriak ere euskaraz ezarri ditu Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak.

 

BEHATOKIA

Hizkuntza-eskubideen urraketen aurrean euskaraz bizi nahi duten herritarrei oztopoak gainditzeko laguntza eskaintzera zuzentzen du bere jarduera Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. Webgunea: www.behatokia.eus Twitter/X: @behatokia Instagram: @behatokia Facebook: Hizkuntz Eskubideen Behatokia