2021-12-07 16:14

Behatokitik azaroan zehar herritarrek bidalitako hizkuntza-eskubideen urraketen lagin bat, zorionak eta lorpenak jaso ditugu. 

 

Urraketak: 
» Nafarroan bularreko minbiziari aurre hartzeko gutunak eta jarraibideak gaztelania hutsean bidali dituzte (legeak ezarritako “eremu euskaldunean” ere) 
» Eusko Jaurlaritzak azpikontratatutako inkesta ezberdinetan euskaraz erantzuteko zailtasunak izan dira 
» Osasunbidetik, beste behin, txertoaren inguruko jarraibideen orriak gaztelania hutsean banatu dituzte 
» Notariotza ezberdinetan ez dituzte euskarazko dokumentuak onartu nahi, itzulpenak egitea beraiei dagokien arren 
» Nafarroako Gobernuko herritarren arretarako telefono publiko ezberdinetan ez da herritarrek euskaraz artatua izateko duten eskubidea behar bezala bermatzen 
» Gas konpainia ezberdinek ez dituzte herritarrak euskaraz artatzen (ez eta lege betebeharrak dituztenek) 
» Ertzaintzaren komisaldegi batzuetan “en castellano por favor” erantzuten jarraitzen dute 

Lorpenak: 
» Nafarroako Lan-osasuneko Institutuaren buletina euskaraz ere publikatu da 
» Iruñeko eta Artikako Maxi Eroskietako ilaretan kutxa zenbakia esaten duten makinak euskaraz ere programatu dituzte 
» Bilboko Azkuna Zentroko haurrentzako igeriketa ikastaroetan neurriak hartuko dituztela komunikatu dute 
» Donostiako Udalak obra publikoetarako azpikontratatutako enpresari seinalitika euskaraz ere jarri behar duela jakinarazi dio 
» Gasteizko Udalak hiri hondakinak biltzeko zerbitzuan azpikontratatutako enpresak arreta euskaraz ere bermatu dezan neurriak hartu ditu 
» Miarritzeko E.Leclerc-en urrian bezero bati euskaraz hitz egiteagatik langile batek esandakoengatik  barkamena eskatu diote eta haien saltegian ez dutela horrelakorik onartuko azaldu dute 

Zoriontzeak: 
» Estanis Arrotxapeako txatar-biltzaileari, megafoniatik euskarazko mezuak zabaltzeagatik 
» Zornotzako Xiberu tabernari, euskaraz artatzeagatik eta sareetan euskara erabiltzeagatik 
» Sorogaingo aterpeari, euskaraz artatzeagatik 
» Esker ona Etxarrengo gasolindegiko eta Aribeko supermerkatuko langileei, euskaraz artatzeagatik 

 

Urraketa, lorpen edo esker onen berri eman nahi badiguzu, hona hemen harremanetarako bideak: 

http://euskararentelefonoa.eus
☎  +34 948 146 172 / +33 690 932 472 

Hizkuntza-eskubideen urraketen aurrean euskaraz bizi nahi duten herritarrei oztopoak gainditzeko laguntza eskaintzera zuzentzen du bere jarduera Hizkuntz Eskubideen Behatokiak.