2025-05-05 11:38

2025eko apirilean zehar herritarrek Behatokira bidalitako hizkuntza eskubideen urraketen lagin bat, lorpenak eta zoriontzeak jaso ditugu ondorengo zerrendan. Zuk ere intzidentzia bat bidali nahi badiguzu, erabili Euskararen Telefonoa

URRAKETAK

» Euskal Hirigune Elkargoak hainbat seinale eta ohar frantses hutsean jarri ditu.

» Bizkaiko Aldundiak “etxeTIC” zerbitzuaren aurkezpenerako mezuak gaztelania hutsean bidali ditu.       

» ONCEk diru-laguntza publikoarekin braille alfabetoan ateratako liburuak euskaraz ez direla argitaratu salatu dute.           

» OSATEKeko plantillaren euskararen ezagutza falta salatzen jarraitzen dute.    

» Osasunbideak SMSak gaztelaniaz bidaltzen jarraitzen du herritarrak harremana euskaraz nahi duela adierazi arren. 

» Irungo osasun-etxeko sarreran ezin izan da arreta euskaraz jaso.

»  JustEat aplikazioa ezin da euskaraz erabili.

» Nafarroan errenta aitorpeneko informazioa gaztelania hutsean agertu zaio webgunean erabiltzaileari, euskaraz nabigatu arren.

» Nafarroako Gobernuaren web-orrietan albiste osoa irakurtzeko gaztelaniazko bertsioetara jo behar izaten jarraitzen dute herritarrek.             

» Nafarroako errenta aitorpena egiteko azalpen bideoak gaztelania hutsean agertzen dira euskaraz nabigatu arren.

» Ostalaritzako negozio ezberdinetan euskaraz eskatzeagatik jarrera txarrekin jarraitzen da.

» Astigarragako pediatria zerbitzuak ezin dira euskaraz jaso eta euskarazko arreta nahi duten erabiltzaileak beste osasun-etxe batera bideratzen ditu Osakidetzak.

» Nafarroako Gobernuak gaztelania hutsez dauka bere webguneko euskarazko bertsioan kexak eta iradokizunak helarazteko formularioa.

» Bilboko Ur Partzuergoarekin harremana euskaraz nahi duela adierazi arren, gaztelaniaz bidali diote mezua herritar bati.

» Donostiako Sade zinemetako webgunean ezin dira txartelak euskaraz erosi.

» Hainbat kexa izan dira IMQren zerbitzuetan ez delako euskarazko arreta eta informazioa behar bezala bermatzen.                               

» Iruñeko Udalak euskara sustatzeko diru-laguntzei buruz argitaratutako berria gaztelaniaz agertzen da euskarazko nabigatzailea hautatu arren.

» Lesakako osasun-etxeko telefono arretan ez dute euskarazko arreta eskaintzen eta gaztelania erabiltzera behartuta daude herritarrak.

» Irungo Udalak SMSak gaztelania hutsean bidali dituela salatu dute.

» Lexnavarra webgunea ezin da euskaraz behar bezala erabili. 

» Algortako osasun-zentroan euskarazko arreta adierazita duen herritarrak kontsulta gaztelaniaz pasatu behar izan du.

» Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Sailetik mezua eta ebazpenak gaztelania hutsez igortzen dituzte.

» Herritar batek Ertzaintzaren kontrolean euskara erabiltzeagatik agentearen jarrera desegokia salatu du.

 

ZORIONTZEAK/ESKER ONAK

» Tolosako Asteasuarra tabernari, lehenengo aldiz menua euskaraz ezartzeagatik.

» Hendaiako Intermarché dendako langile bati, euskaraz artatzeagatik.

» Zornotzako Zure Ziur tailerrari, euskarazko arreta uneoro eskaintzeagatik.

» Iruñeko Maira kafetegiari, euskaraz artatzeagatik.

 

LORPENAK

» Ezker Batua alderdiak Nafarroan egiten dituen ekimenen karteletan euskara txertatzeko neurriak hartuko ditu.

» Eusko Jaurlaritzaren Ongizate eta Erronka Demografikoko Sailak azpikontratatutako inkestetan hizkuntza eskubideak uneoro bermatzeko neurriak hartu ditu.      

» Nafarroako Gobernuak Liburuaren Nazioarteko eguneko kartela zuzendu eta euskaraz ere zabaldu zuen.

 

BEHATOKIA

Hizkuntza-eskubideen urraketen aurrean euskaraz bizi nahi duten herritarrei oztopoak gainditzeko laguntza eskaintzera zuzentzen du bere jarduera Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. Webgunea: www.behatokia.eus Twitter/X: @behatokia Instagram: @behatokia Facebook: Hizkuntz Eskubideen Behatokia