2018ko urrian hasi eta 2019ko ekainera bitartean ikasturte bateko ikastaroa emango du Heike Freire pedagogoak Madrilen pedagogia berdearen inguruan. Haurrak eta gazteak naturarekin harremanean nola hazi eta hezi ikasiko da, besteak beste, prestakuntza honetan. Irakasle eta hezitzaileei ez ezik, psikologo, pediatra, antropologo edota arkitektoei ere zuzendurik dago ikastaroa.