2019-01-17 10:07

Urtarrilaren 27an, igandearekin, ate irekiak egingo dituzte Orio/Aia-ko Zingira eskolan. Familiak 10:00etan hartuko dituzte; irakasleak, proiektuak eta bestelako interesatuak 12:30ean. Aurrez izena eman behar da info@zingira.eus helbidera idatzita.

Bestalde, otsailaren 2an, larunbatez, bertso bazkaria egingo dute eskolan bertan, Uxue Alberdi eta Unai Iturriaga bertsolariekin; gai-jartzaile lanetan berriz, Estitxu Fernandez ariko da. Bazkaria 14:00etan hasiko da. Bertso-saioaren ondoren, musika izango da eta parranda gauerdira arte. Bazkaltzeko babarrun jana egingo da, sakramentuekin (aukera begetarianoa ere izango da). Txartelak Orioko Kolon Txiki tabernan daude salgai 20 €an.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.