2020-11-06 12:19

HUHEZIko eta Hazitegi  ikerketaguneko irakasle Iñaki Larreak egingo du sarrera hitzaldia, haurren garapenean aditua den irakasleak, hain zuzen ere, naturak egiten dituen mesedeak zerrendatuko ditu. Ondoren, Heike Freire pedagogia berdeetan aditua den irakasleak bi hitzaldi eskainiko ditu.

Ekoguneak baliabide praktikoak eskainiko ditu, Hernaniko zentroan nola hainbat ikastetxetan natura baliatzen ari dira heziketa-gune bezala, eta irakasleei gako zehatzak eskainiko dizkiete Ekoguneko hezitzaileek. Jardunaldia hainbat ikastetxetako esperientzien berri izanaz amaituko dugu.

Izena emateko aukera dago oraindik ere webgunean

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.