2020-10-16 14:00

Naturak haurren garapenean, hala nola motorean nola kognitiboan eta sozializazio-mailan dituen onurez jabetuta, eta bereziki COVID-19aren testuinguruan aire zabalean egoteak dituen abantailak kontuan izanda, naturak heziketagune gisa dituen balioak mahai gainean jarriko ditugu azaroaren 14an Andoaingo Bastero Kulturgunean egingo dugun jardunaldian, Natura: eskola bizia izenburupean.

Dagoeneko izen-ematea zabalik dago Hik Hasiren webgunean.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.