2020-04-07 10:21

Haurrek koronabirusaren ondorioz ezarritako konfinamendua eta alarma egoera nola bizitzen ari diren ikertzen ari da KideOn elkartea. Bertako kide da Nahia Idoiaga EHUren Bilboko Hezkuntza fakultateko Bilakaera eta Hezkuntzaren Psikologia saileko irakasleak. Ikerketa egiteko (hemen klikatuta)haurrei eurei egoera honen inguruko marrazkiak egitea proposatzen diete, gaiaz mintzatzea, eta garrantzitsua deritzote familiek ikerketan parte hartzea, ikerlariek ebidentzia zientifikoak edukitzeko, eta halaber, seme-alabekin egoeraz hitz egin ahal izateko abagunea ezartzen duelako.

Idoiagak bere doktorego tesian osasun izurriteek emozioetan eta osasunean zer eragin duten ikertu zuen, eta perspektiba horretatik begiratzen dio oraingo osasun-krisi honi. Haurrak, eta egiten ari diren esfortzua errekonozitzea eta erdigunean jartzea beharrezkoa dela dio ikerlariak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.