2020-03-25 13:58

Bizitzen ari garen egoera hauetan lagungarri izango delakoan, Marina Pintos yoga irakaslearen Orain diskoa entzungai jarri dugu osorik Youtuben. Marina Pintosek sorturiko piano-konposizioak eta erlaxazio eta yoga ariketak eskaintzen ditu diskoak. Pintosek urte asko daramatza Hik Hasirekin yoga eta erlaxazioa irakasten hezitzaileei, eta esperientzia horretatik konposatu ditu pieza hauek, haurrekin eskolan eta etxean egiteko, nahiz helduek egiteko aproposak direnak. Hik Hasi egitasmo pedagogikoak duela lau urte argitaratu zuen Orain diskoa eta berriki, Pintosen piano eta erlaxazio-konposizioekin, Izan diskoa argitaratu du.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.