2017-12-10 00:00

Hezkuntza eta osasuna. Horiexek dira Kubako Gobernuaren zutabe nagusiak. 1959ko iraultza komunistaren ondoren, lehen egitekoetako bat herritarrak alfabetatzea izan zen. 1961ean alfabetatze kanpaina garrantzitsua egin zuten hiri handietatik hasi eta mendialdeko herrixka txikietaraino. Analfabetismoa desagertzea lortu zuten. Irakurtzen eta idazten jakiteak jakituria dakar, ezagutza, kultura. Eta horrelako herritarrak nahi zituzten. Horregatik, hezkuntza- eta osasun-zerbitzu guztiak doakoak dira. Denentzat. Haur Hezkuntzatik hasi eta Unibertsitate ikasketak amaitu arte ez dute ez matrikularik ez testu-libururik ordaindu beharrik. Herritarrak horren jakitun dira, eta harro defendatzen dute sistema. Horren guztiaren berri jaso zuten apirilean Hik Hasik antolatuta Habanara egindako bidaia pedagogikoan, Euskal Herriko 60 hezitzailek.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.