2020-10-02 09:55

ELA, LAB, Steilas, UGT eta CCOO sindikatuek deituta, mobilizazioak egingo dituzte gaur, urriak 2, Gasteizen, Donostian eta Bilbon, eskola itzulera segurua exijitzeko administrazioari. Irailaren 15ean hezkuntzako langileek egindako grebaren jarraipena da, behar besteko baliabideak eskatzeko, bai materialak eta baita giza baliabideak ere, ratioak jaisteko premia nabarmetzeko, eta oro bat, haur eta langileen itzulera segurua bermatzeko hartu beharreko neurriak hartzea eskatzen dute sindikatuek.

Manifestazioak 18:00etan abiatuko dira, Bilbokoa Bihotz Sakratutik, Donostiakoa Alderdi Ederretik eta Gasteizkoa Bilbo plazatik.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.